Basque Culinary Centre gure egunerokoaren parte da dagoeneko, baina eman zituen lehen pausuak ez ziren errazak izan. Nazioarteko bokazioarekin jaiotzera zihoan Unibertsitateak, nazioartean ere aurkezpena behar zuen, eta arduradunek erreferentziazko hirietan aurkeztu zuten. New Yorkeko aurkezpenean ikus-entzunezko hau izan zen BCCren aurkezpen gutuna.