Oculus Rift

Oculus  Rift

Gure eskutan daukagu Oculus Rift DK2 berria. Gure 360 gadutako immersive kamararekin grabatutako irudiak prozesatu ditugu eta lortzen den emaitza ikusgarria da. Oculus Rift betaurreko birtualekin bideoan lortzen den inmersioa eta interakzioa ezin da deskribatu, mundu guztiak probatu beharra dauka!!!

Spot, irakaslea naiz

Spot,  irakaslea  naiz

Irakaslegoaren lanari aitortza egiteko spota ekoiztu dugu. Irakasleen lana goraipatzea zen helburua, gaur egun askotan jartzen delako auzitan euren lana, eta euren profesionaltasuna azpimarratu nahi zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Gidoiak esaten dena baino askoz ere gehiago esan nahi zenez,…

Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sariak 2014

Gonzalo  Nardiz  Bengoetxea  Sariak  2014

Lehen sektoreko profesionalei ematen zaizkien sariak dira Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak. 2 urtetik behin ematen dira, baina Alderdi Sozialistaren legegintzaldian alde batera utzi zen gure izaera, paisaia eta ekonomiaren ardatz garrantzitsua den sektoreari egiten zaion errekonozimendua. Aurten (2014) berriz ere…

Goierri Eskola 50 urte

Goierri  Eskola  50  urte

50 urte. Mende erdia darama Goierri Eskolak bailarako langileen formazioaren arduradun nagusi izaten. Eta mende erdia ospatzeko bideo berezia nahi zuten. Eskola izan dena, eta gaur egun dena erakutsi nahi zen bideoan, nazioartean erreferente izatera zerk eraman dituen azpimarratu nahi…

Twitter-Elkarrizketa Yoko Ono-ri

Twitter-Elkarrizketa  Yoko  Ono-ri

Yoko Onok Euskadira eginiko bisitan Bilboko Guggenheimeko Twitter jarraitzaileen galderak erantzun ditu. 10 galdera aukeratu dira, eta elkarrizketatxo bat egin zaio. Guk dugu elkarrizketa grabatu, editatu eta errealizatzeko ardura, eta hau da emaitza, galdera zuzen eta laburrak eta erantzun zuzen…

Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristóbal  Balenciaga  Museoa

Euskal Herriko jostun eta diseinatzaile famatuena da ezbairik gabe Cristobal Balenciaga. Bere soinekoak artelanak dira, eta horregatik Balenciaga museoak pieza bakar hauek erakusten ditu. Bideo sorta luzea da Balenciagaren inguruan eginikoa. Bakoitzak museoaren eta artistaren alor bat lantzen duelarik.

Basque Culinary Center – N.Y

Basque Culinary Centre erreferentziazko gunea da nazioarte mailan, baina New Yorken euren burua aurkezteko ekitaldian, prentsari nortzuk ziren aurkeztea erronka handia zen. Spot honek Basque Culinary Centreren filosofia eta baloreak erakusten ditu modu paregabean.

Cell

El Bulli jatetxeak Tecnaliarekin batera jasangarritasunaren inguruko ikerketa jarri zuten abian. Nola bateratu jatetxearen egunerokoa eta ingurunearekiko errespetua? Hori da Cell.