Ehunmilak – 100 miles run

Aurten murgildu gara 5 urtetik hona geroz eta arrakastatxua suertatzen ari den Beasaingo Ultratrail batean. Beasainen hasi eta bertan amaitzen den 168ko kilometroko mendi lasterketa dira Ehunmilak. Goierriko bailaretan, Urola eta Tolosaldeakoetan zehar korrikalariak 22.000mil metroko altuerak gainditu behar dituzte. HD errealizazio kontrol batetan nahastu ditugu 48 ordutan zirkuituan zeharreko 20 puntu ezberdinetan 10 kamerekin lortu ditugun irudiak. Errealizazio bikoitza baten bidez Plaza Nagusiko 5×3,5 metroko HD led pantaila batera bidali dugu lasterketaren seinalea non herritarrak lasterketa gertutik jarraitzeko aukera izan duten. Pantaila horretaz gain 7 streamingetara bidali ditugu aldi berean irudiak: programa seinalearekin bat, helmugako kamerarekin beste bat eta beste 5 webcamen bidez zirkuituko leku nagusienetan kokaturik. Ehunmilakekin batera 80 kilometroetako G2handiak lasterketa bat izan da. Guztira 633 korrikalariek hartu dute parte eta guztion esanetan lasterketak izugarrizko exitoa izan du. Pozik eskertu ditugu jaso ditugun antolatzailen eta Plazako ikuslengatik lan bikainagatik jasotako zorionak. Gu egindako lana plazerrez eta burubelarri egin dugu. Informazio gehiago www.ehunmilak.com