Euskadi Basque Country

Euskadik nazioartean presentzia handia du, bai alor instituzionalean baita enpresa alorrean ere. Han eta hemen profesional asko daude nazioarteratze helburua duten egitasmoak bultzatzeko. Mundu mailako sare bat osatu dugu eta webgune baten bidez, han eta hemengo profesionalak proiektu bakar batean elkartu ditugu. Plataforma anitz erabili dituen proiektu honen emaitza da Eusko Jaurlaritzarentzat egin dugun bideo hau.