Pepe Mujica. La revolución tranquila

Nor da José Mujica? Nola sentitzen du bere euskal jatorria? Zer pentsatzen du Euskadiri buruz? Zer pentsatzen du Europari buruz? Horiek eta beste ehunka galdera erantzuten ditu dokumental honek. Oraindik presidente zela Digitalakeko lantaldeari emandako elkarrizketa da ikus-entzunezkoaren oinarria. Etxean hartu gintuen Mujicak, eta beak esandakoak oinarri hartuta hitz egin genuen Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunarekin, Lucia Topolansky emaztearekin, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Martin Garitano Diputatuarekin, edo Koldo Saratxaga NER taldearen sortzailearekin besteak beste. Ahots ugari biltzen ditu lan honek, egun munduan  preziaturena den Pepe Mujica ezagutzeko aukera ematen digutenak.