Madrileko Gran Viaren mendeurrena 360ºtan ikusgai

logo-gran-viaMedio guztietan entzun eta irakurri dugu Madrilgo Gran Viak 100 urte bete dituela.
Mendeurrenaren ospakizunekin batera, Madrilgo Udaletxearen web orriak Gran Viaren 360ºko ikuspegia emango du, Digitalak ekoiztetxeak egin duen lanari esker.
Astebetez Gran Viako txoko guztiak jaso dira 360ºko kamararekin. Hainbesteko bizia duen kaleak dagoeneko ez du sekreturik. Kalean gora eta behera ibiltzeko aukeraz gain, eraikuntzak, dendak, bertan bizi den giroa eta abar jaso dira, ikusleak guztia bere eskura izan dezan.
Hori guztia gutxi balitz, Gran Viako hainbat denda eta hoteletan ere sartu da kamara, bertako zerbitzu eta instalazioak guztion begi aurrean jartzeko. Baina kaletik bakarrik ez, Digitalakek eraikin garrantzitsuetako teilatuetatik ere jaso ditu irudiak.

Mapa Interaktiboa

Paseo Birtuala