Peter Eisenman. A Cidade

peter5 metro diametroko pantaila zirkularrean proeiktatzen ari den bideoa sortu du Digitalakek, 360ºko bideoa eta 360ºko argazkiak uztartuz.

Galizian, Compostelako Santiagon egunotan ikusgai dagoen Peter Eisenman. A Cidade erakusketan ikus daiteke bideo ikusgarria. Udazkenean, Kulturaren Hiria osatzen duten eraikin guztiak zabaltzen direnean, erakusketa hau behin betikoa bilakatuko da, baina oraingoz, bisitariari hilabete batzu barru inguruan zer ikusiko duen ulertzen laguntzen dio.

Digitalak-eko lantaldeak, Kulturaren Hiria grabatu du 360ºko kamararekin, eta horrez gain, argazkiak ere egin ditu formatu berean.

Ondoren jasotako ikus-entzunezko material guztia nahastu da, 5 metro diametroko pantaila zirkular erraldoia egin da, eta 6 proiektoreren bitartez ari da eskaintzen orain ikuskizuna.