Gonzalo Nardiz Bengoetxea Sariak 2014

Lehen sektoreko profesionalei ematen zaizkien sariak dira Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak. 2 urtetik behin ematen dira, baina Alderdi Sozialistaren legegintzaldian alde batera utzi zen gure izaera, paisaia eta ekonomiaren ardatz garrantzitsua den sektoreari egiten zaion errekonozimendua. Aurten (2014) berriz ere sariak ematea erabaki da, eta gu izan gara sari banaketa honen produkzio eta gidoigintzaren arduradun. Sektorea osatzen duten pertsonekin eta egiten duten lanarekin oso harro gaudela erakustea zen helburua, eta soiltasunez baina dotore, lortu da bilatzen zen hori guztia. Nekazaritza ekologikoaren sortzaile eta bultzatzaile izateagatik, Lapatza baserriko Tomas Larrañaga eta Maje Gorritxu izan dira Nekazaritza alorreko saria jaso dutenak. Arrantzaren alorrean, Victor Badiola izan da saritua, bizitza osoa eskaini diolako arrantzari, eta aurten lehen aldiz eman den elikagaien industriaren sektoreari dagokion saria Artzai Gazta elkartearentzat izan da, artzainen lana laguntzen egiten duen lanagatik. Irabazle bakoitzari buruzko bideoekin batera, sektore osoaren lana ikustaraziz eta goraiapatuz egin dugun bideoak guztion zorionak jaso ditu eta oso harro gaude eginiko lan guztiaz. Guretzat berezia izan da hainbeste denboran apartatuta egon diren sari hauen berreskuratzean gugan jarritako konfiantza. Gu ere harro gaude gure nekazari eta arrantzaleen lanarekin eta mimoz eta arreta osoz egin dugu lan ekitaldiaren produkzio osoan.