Produkzioak

Ikus-entzunezko alorrean, era guztietako lanak egiteko gai gara. Diseinutik, hasi, ekoizpenarekin jarraitu eta proiektua burututa utzi arte. Ideiak egi bihurtzen ditugu. Mezua era eraginkorrean zabaltzeko bitartekoak jartzen ditugu, era horretan, komunikazio eta irudi eremuko edozein premiari erantzuten diogu.

Telebistarako ekoizpenetan adituak gara, urte askotan horixe izan baita gure lan esparrurik garrantzitsuena, baina publizitatearen esparrua ere eskarmentua dugu, eta edozein motako ekitaldiak prestatzeko eta aurrera eramateko gaitasuna dugu.

Telebista

Telebista

Digitalak, telebista kate handietara bideratu da hasieratik. Era honetan, bere eremuko merkatuko beste ezaugarri bat hautsiz, erkidegoko telebistenganako menpekotasuna alegia. Lehenak izan gara 1 Formula, Golfeko Open Volvo Masters, GP Motociclismo, teniseko Copa Davis eta Conde de Godó, txirrindularitzako Vuelta a España eta futboleko Copa del Rey delakoaren finalaean bezalako ikuskizunetan efektu bereziak eskaintzen. Aintizndari ere sukalde programak egiten. Karlos Argiñanorekin espainian (90-92) eta Carlos Capoterekin Portugalen (95-98). Digitalak Euskadin produzitutako programak kanpora ateratzen lehena izan zen. Horren lekuko “As receitas do dia” SIC Portugaleko katerik nagusienean, edo “See and enjoy” seriea, 30 herialdeetan zabaldua.
Publizitatea

Publizitatea

Mezuak era eraginkorrean zabaltzea da DIGITALAKen helburu nagusia. Publizitateak hori du xede, eta horregatik, aspaldi egin genuen arlo berezi horretan murgiltzeko apustua. Ia hamarkada bat joan da, publizitatearen mundua lantzen hasi ginenetik. Hasiera guztiak bezala, hura ere etzen erraza izan, garai hartan, publizitate mailan lan egiten zuten erreferentziazko empresa guztiak Madril eta Bartzelonan zeudelako, baina berehala, gure ikus-entzunezkoeen ekoizpenean erakutsitako gaitasunaren ondorioz, pausoz pauso, bidea egiten hasi ginen. Bertako iragarleei, kanpoko merkatuetara joan gabe, beren publizitatea hementxe ekoizteko aukera eman genien. Gure ahalegina etzen antzua izan eta hemengo merkatuan murgiltzeaz gain, kanporako lanak egiteko aukera ere izan dugu. Geroztik, Euskal Herriko publizitatean Digitalak-en izenak indarra hartu du eta erreferentzia bihurtu gara merkatuan.
Korporatiboak

Korporatiboak

Erakunde eta enpresa publiko eta pribatu askok aukeratu dute Digitalak, euren irudia nazioartean zabaltzeko. Halakotan, ez dugu azaleko lanik gustoko. Sakon lantzen dugu gizarteari helerazi nahi zaion irudia, eta gure baliabide guztiak erabiltzen ditugu, bezeroaren nahiak asetzeko. Erakunde edo enpresan barneratzen gara, euren lan ildoak eta eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuak aztertzen ditugu, eta bakoitzari bere neurrira eginiko produktua eskaintzen diogu. Beti teknologia aurreratuenak erabiliz, eta kalitate gorena ziurtatuz.
Sukaldea

Sukaldea

Sukaldari on batek bezala mimatzen ditugu sukaldearen inguruan egiten ditugun ekoizpenak. Digitalak aitzindari izan zen sukalde programetan. Hemen hasi zuen bere ibilbidea Carlos Arguiñano famatuak. Hemen egin ditu bere errezetarik onenak ere Jose Juan Castillok. 3.000 sukaldaritza programa egin ditugu, eta nazioarteatik ere eskariak jaso ditugu. Horren lekuko 9 urtetan, Portugalgo telebistarik garrantzitsuenan, SICen, eskaini diren “As Recetas do día” Carlos Capote sukaldariaren programak. Baina eguneroko edo asteroko errezeta programez gain, nazioartean erreferentzia diren sukaldarien etxeetan ere izan gara. Sukalde Maisuak dokumental sortak, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana eta Martín Berasategiren txoko kuttunetara eraman gaitu.
Ekitaldiak

Ekitaldiak

Mezua era eraginkorrean zabaltzeko beharrezko bitartekari guztiak jartzen ditugu. Horregatik, edozein ekitaldi antolatzeko ekoizteko eta bururtzeko gai gara. Sari banaketak, omenaldiak, jardunaldiak edo inaugurazioak aurrera eramaten adituak gara. Ekitaldia hasi eta bukatu arte, osagarri guztiak kalitatez burutzeko esperietzia dugu. Bestela, ekitaldiaren edozein atal (proiektatu beharreko bideoa, ekitaldien grabazioa, streaminga e.a.) ekoiztu dezakegu. Neurria hartuta diegu jende aurreko ekitaldien premiei eta goi mailako produktua ziurtatzen dugu, inolako xehetasunik ahaztu gabe.

Grafismoa

Irudia lantzen duen grafismo atal indartsua dugu. Teknologia berriena erabiliz, behar duzun irudia sortzeko gai gara. Ideia irudi bilakatzen dugu. Enpresa, erakunde, ekimen edo talde baten ezaugarri bilakatuko den irudia sortzeko gai gara, eta esperientzia haundiko taldea jarriko dugu zure beharren araberako erantzuna ahalbidetzeko.