Sukaldea

Sukaldari on batek bezala mimatzen ditugu sukaldearen inguruan egiten ditugun ekoizpenak. Digitalak aitzindari izan zen sukalde programetan. Hemen hasi zuen bere ibilbidea Carlos Arguiñano famatuak. Hemen egin ditu bere errezetarik onenak ere Jose Juan Castillok. 3.000 sukaldaritza programa egin ditugu, eta nazioarteatik ere eskariak jaso ditugu. Horren lekuko 9 urtetan, Portugalgo telebistarik garrantzitsuenan, SICen, eskaini diren “As Recetas do día” Carlos Capote sukaldariaren programak.

Baina eguneroko edo asteroko errezeta programez gain, nazioartean erreferentzia diren sukaldarien etxeetan ere izan gara. Sukalde Maisuak dokumental sortak, Juan Mari Arzak, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana eta Martín Berasategiren txoko kuttunetara eraman gaitu.

Hispacoop

HISPACOOP_01Zaborretara inolako jakirik ez botatzeko helburuarekin eginiko errezeta sorta. Hozkailuan dauden sobrak probestuz, errezeta zaporetsu eta errazak. Produzitu ditugun bideo guztiak Hispacoop-eko youtube katean edo webgunean ikusi ditzakezu. Read More »

Perrier Jouet

PERRIER_JOUET_1Elegantzia eta glamourra dira Perrier Jouet etxeko txanpainen ezaugarri. Frantziako Epernay herrian sortutako etxe honek mundo osoan saltzen ditu bere ardoak, eta lan honekin, toki guztietara eramaten duten glamour hori azpimarratu nahi izan dute. Read More »

EROSKI CONSUMER | Errezetak

EROSKI_1Modu erraz eta laburrean azaldutako errezeta sorta. Eroskik baditu bere webgunean eta youtube katean hainbat errezeta, eta piskanaka ari dira errezeta horiek ikustentzunezko formatoan egiten. Hau da proiektu horretarako eginiko errezeta horietan guztietan adibide bat. Read More »

Mugaritz - El huevo roto, la yema helada y las flores blancas

MUGARITZ_1Sukaldari handien sukaldeak magia handia du. Lan asko, imagina ezinak diren teknika eta egiteko moduak. Arrautza bat egiteko mila modu daude, baina honekin aurkeztu izan du Mugaritz Jatetxeak bere burua. Ikus bideoa, eta gozatu! Read More »