Korporatiboak

Erakunde eta enpresa publiko eta pribatu askok aukeratu dute Digitalak, euren irudia nazioartean zabaltzeko. Halakotan, ez dugu azaleko lanik gustoko. Sakon lantzen dugu gizarteari helerazi nahi zaion irudia, eta gure baliabide guztiak erabiltzen ditugu, bezeroaren nahiak asetzeko. Erakunde edo enpresan barneratzen gara, euren lan ildoak eta eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuak aztertzen ditugu, eta bakoitzari bere neurrira eginiko produktua eskaintzen diogu. Beti teknologia aurreratuenak erabiliz, eta kalitate gorena ziurtatuz.

Goierri Eskola 50 urte

50 urte. Mende erdia darama Goierri Eskolak bailarako langileen formazioaren arduradun nagusi izaten. Eta mende erdia ospatzeko bideo berezia nahi zuten. Eskola izan dena, eta gaur egun dena erakutsi nahi zen bideoan, nazioartean erreferente izatera zerk eraman dituen azpimarratu nahi… Read More »

Cristóbal Balenciaga Museoa

BALENCIAGA_1Euskal Herriko jostun eta diseinatzaile famatuena da ezbairik gabe Cristobal Balenciaga. Bere soinekoak artelanak dira, eta horregatik Balenciaga museoak pieza bakar hauek erakusten ditu. Bideo sorta luzea da Balenciagaren inguruan eginikoa. Bakoitzak museoaren eta artistaren alor bat lantzen duelarik. Read More »

Euskadi Basque Country

euskadi_basque_country_3Euskadik nazioartean presentzia handia du, bai alor instituzionalean baita enpresa alorrean ere. Han eta hemen profesional asko daude nazioarteratze helburua duten egitasmoak bultzatzeko. Mundu mailako sare bat osatu dugu eta webgune baten bidez, han eta hemengo profesionalak proiektu bakar batean… Read More »

Euskadiko Lanbide Heziketa - Prest

prest_1Euskadiko Lanbide Heziketa, erreferentzia da Europa mailan. Lanbide Heziketaren etorkizuneko ildo estrategikoak nondik norakoak diren erakusteko sortu eta ekoiztu dugu bideo hau. Euskadiko ekonomiaren eragile garrantzitsuenetako bat da Lanbide Heziketa, eta bideo honen bidez, gure hezkuntzaren kalitatea eta profesionalen maila… Read More »

Perrier Jouet

PERRIER_JOUET_1Elegantzia eta glamourra dira Perrier Jouet etxeko txanpainen ezaugarri. Frantziako Epernay herrian sortutako etxe honek mundo osoan saltzen ditu bere ardoak, eta lan honekin, toki guztietara eramaten duten glamour hori azpimarratu nahi izan dute. Read More »