Publizitatea

Mezuak era eraginkorrean zabaltzea da DIGITALAKen helburu nagusia. Publizitateak hori du xede, eta horregatik, aspaldi egin genuen arlo berezi horretan murgiltzeko apustua. Ia hamarkada bat joan da, publizitatearen mundua lantzen hasi ginenetik. Hasiera guztiak bezala, hura ere etzen erraza izan, garai hartan, publizitate mailan lan egiten zuten erreferentziazko empresa guztiak Madril eta Bartzelonan zeudelako, baina berehala, gure ikus-entzunezkoeen ekoizpenean erakutsitako gaitasunaren ondorioz, pausoz pauso, bidea egiten hasi ginen. Bertako iragarleei, kanpoko merkatuetara joan gabe, beren publizitatea hementxe ekoizteko aukera eman genien. Gure ahalegina etzen antzua izan eta hemengo merkatuan murgiltzeaz gain, kanporako lanak egiteko aukera ere izan dugu. Geroztik, Euskal Herriko publizitatean Digitalak-en izenak indarra hartu du eta erreferentzia bihurtu gara merkatuan.

Spot, irakaslea naiz

Irakaslegoaren lanari aitortza egiteko spota ekoiztu dugu. Irakasleen lana goraipatzea zen helburua, gaur egun askotan jartzen delako auzitan euren lana, eta euren profesionaltasuna azpimarratu nahi zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Gidoiak esaten dena baino askoz ere gehiago esan nahi zenez,… Read More »

Basque Culinary Center - N.Y

bcc_ny_1Basque Culinary Centre erreferentziazko gunea da nazioarte mailan, baina New Yorken euren burua aurkezteko ekitaldian, prentsari nortzuk ziren aurkeztea erronka handia zen. Spot honek Basque Culinary Centreren filosofia eta baloreak erakusten ditu modu paregabean. Read More »

Cell

cell_1El Bulli jatetxeak Tecnaliarekin batera jasangarritasunaren inguruko ikerketa jarri zuten abian. Nola bateratu jatetxearen egunerokoa eta ingurunearekiko errespetua? Hori da Cell. Read More »

Euskadi Basque Country - Spot

euskadi_basque_country_spot_1Euskadi Basque Country marka indartu nahi du Eusko Jaurlaritzak alor guztietan. Spot honek, Euskal Herria nazioartean kokatzen du bai alor instituzionalean baita enpresarialean ere. Taldearen indarraren garrantziaz ohartarazten du eta nazioarteratzea bultzatzen du. Read More »

Deusto - Matrikulazioa bultzatzeko Spot-a

deusto_spot_1Matrikulazioa bultzatzeko komunikazio bideak hobetu dira Deustorekin eginiko lanean. Ikasleen aurreko aurkezpena sakon landu, aztertu eta eraldatu da, gazteek euren etorkizunerako formakuntza Deusto unibertsitatean egiteko. Read More »

Older Entries »