Nor garen

Digitalak, ikus-entzunezkoetan esperientzia haundiko ekoiztetxea gara. 25 urte daramatzagu lanean eta hasieratik finkatutako lan ildoei eusten diegu: berrikuntza, kalitatea eta teknologia berrien erabilpena.

1988an, Digitalak sortu zenean, sistema digitalaren aldeko zalantzarik gabeko apustua egin genuen. Aitzindariak izan ginen jauzi digitala egiten. Gaur egun ere, punta puntako teknologia erabiltzen dugu gure lanerako.

Argi dugu berrikuntzaren alorrean lan egitea ezinbestekoa dela ikus-entzunezkoen esparruan, eta horregatik, gogor eusten diogu egunez egun berritzaile izateari. Innobasqueko kide gara, elkartea eratu zen unetik, eta hein handi batean, berrikuntzaren alorrean egiten dugun lana bermatzen du horrek. Berritzaileak izatearekin batera sortzaileak ere bagara. Sortzaileak formatuekin eta baita grabaketa eta edizio kontuekin ere.

Kalitatea eskaintzea beti izan dugu helbru. Produkzioan kalitatea, kudeaketan kalitatea, eta bezeroei eskaintzen dizkiegun produktuetan kalitatea. Hori da gure xedea. Ekoizpen alor guztietarako eskuratu dugun ISO 9001:2000 ziurtagiria da kalitatearen alde eginiko lanaren erakusle.

Zure beharrei erantzuteko prest gaude. Ilusioz, gogo onez eta kalitatez zure premiak aurrera ateratzea lortuko dugu.

nortzu_gara