Spot, irakaslea naiz

Irakaslegoaren lanari aitortza egiteko spota ekoiztu dugu. Irakasleen lana goraipatzea zen helburua, gaur egun askotan jartzen delako auzitan euren lana, eta euren profesionaltasuna azpimarratu nahi zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Gidoiak esaten dena baino askoz ere gehiago esan nahi zenez, produkzio lan zaindua egin dugu, xehetasun guztiak kontutan hartuz, eta nahi ziren egoerak sortuz eta errodatuz. Produkzio lan osoa egin dugu spot honetan, eta erakusten den irudiak agertzen du kalitatez eta ondo egin dela lan prozesu osoan.