SURFA DONOSTIA

surf_donostia_2010

Donostia Oakley Pro Junior txapelketa jokatu da Groseko Zuriola hondartzan Uztailaren 22a eta 24a bitartean. Mundu osotik etorritako 200 bat gazte lehiatu dira, ea nork olatu gainean hobeto dantzatu.
21 urtetik beherako surflarientzat proba garrantzitsua da oso, munduko zirkuituaren zati delako, eta gainera berezia omen da Zurriolako hondartzako txapelketa, aditu askoren ustez, hemengoa baita europako hiri-olaturik hoberena.
Horiek guztiak kontuan hartuta, jende asko hurbildu da azken egunotan Grosen gertatu den ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Eta Digitalak ekoiztetxea ere bertan izan da. Batetik, streaming bidez eskaini dugu txapelketa osoa zuzenean. Bestetik, 360ºko kamararekin ere jaso dugu bertako giroa.
http://www.gozatueuskaltel.com/surf/index.html