360º Erabilerak

Segurtasuna eta babesa

im_OnSceneIMCren bideo esferikoko sistema segurtasun nazionalerako ezin besteko elementua da. Denbora errealeko soluzioak ematen ditu munduak pairatzen dituen arazo errealetarako. Egungo geopolitika ikusita, beharrezkoa gertatzen da muga, aireportu, bide nabigagarri eta azpiegitura kritikoetan inteligentzia eskuratu, analizatu eta elkartrukatzea. Lehenengo erantzuleek (kostazainak, polizia, suhiltzaileak eta langile sanitarioak) erabaki estrategikoak eta azkarrak hartu behar dituzte natur hondamendiak zein gizakiek eragindakoak gertatzen direnean.

IMCren bideo esferikoko sistemak horiek elkartzen eta laster eta zehaztasunez lurraren eta egoeraren ikuspegi orokorrak ebaluatzen laguntzen die. Aire-argazkiak, 3D irudiak eta murgiltze-bideoak fusionatuz, segurtasunaren plangintza-egileek larrialdiko laguntza behar izan dezaketen tokietatik ibili, gidatu edo hegan egiten dute, eta dagozkion planak ezartzen.

Mapak eta geoposizioa

IMCren bideo esferikoko sistemak espazioko datuak biltzeko prozesua arrazionalizatzen du. Sistema horren bidez, GPS edo denbora-neurri unibertsalen bidez eskuratutako datuak fusionatzen dira eta ingeniari geomatikoek, lehenengo aldiz, irudi osoa ematen duen tresna bat eduki dezakete. Erabil dezakete lur-, itsaso-, aire- edo satelite-inguruneen espazio-datuak errazago eta eraginkorrago eskuratzeko, analizatzeko, antolatzeko eta partekatzeko.

IMCren bideo esferikoko sistema teknologia aitzindari errentagarria da, eta hainbat diziplinatako espazio-datuen bilketa eta analisia hoberentzen du, ondorengoetan adibidez:

  • Segurtasuna eta zainketamapas_geoposicion
  • Hiri eta lurzoru erabileraren plangintza
  • Itsaso ikerketa
  • Sismologia
  • Eraikuntza
  • Ingeniaritza zibila
  • Higiezinen sektorea
  • Energia-baliabideak
  • Arkitektura
  • Ingurumenaren ikerketa
  • Kartografia
  • Lursail arriskutsuen/toxikoen kudeaketa
  • Natur baliabideen kudeaketa
  • Ingurumenaren ikerketa
  • Bidaiak eta turismoa

Media eta aisia

IMCren bideo esferikoko sistemak ikusleen esperientziak eta aurreikuspenak birdefinitzen ditu. Paisaia mediatikoa berrasmatzen du ikasgelatik hasi eta kirol-estadiora, eta ordenagailu-jokoetatik eta bideojokoetatik Surround soinu-sistema osoko eszenategietara. Bideo esferikoa puntako teknologia da, eta ikusiz atzemateko, grabatzeko eta gertaerak zein kontzeptuak erakusteko modua aldatzen du.

sanferminak

Ikusleak kontrola bereganatzen du
IMCren bideo esferikoko sistema patentatua sektorean soluzio bakarra eta esklusiboa da. Iraultza mediatikoak ez dira sarri gertatzen, eta telebista eta banda zabala ez dira gehiago berdina izango. “Noranahikotasuna” ez da gehiago soinuaren kontu bat soilik. Bideo esferikoak murgiltze-irudiak atzeman eta grabatzen ditu segundoko 100 milioi pixeletan, hamaika bideo-kanal erabiliz eta ingurunearen 360 graduko ikuspegia sortuz, soinu eta datu-fusioko gaitasun integralak dituela. Datuak segundoko 30 iruditan atzematen ditu. Ikusleek bideoa zuzenean eta grabatuta ikusten dute bisore-formako bistaratzaile batez (ikusleak burua gorantz, beherantz edo alboetara itzul dezake zerbaiti begiratzeko, bizitza errealean gertatu bezala) bere telebistan urrutiko kontrol bat baliatuz, kupula batean edo bere ordenagailuan banda zabala baliatuz.