Etorkizunera begira jartzeko oinarria ondo finkatuta izan behar dugu. Ondo ezagutu behar dugu nor garen, nondik gatozen eta zeintzuk diren geure sustraiak. Zumaian, zumaiar neska gazte batekin Amaia Ortiz de Zaraterekin bertako industria ezagutu ahal izan dugu. Automozioa eta ontzigintzaren bidez gure etorkizuna marrazten saiatu gara Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.