Artista plastikoa, idazlea, hizlaria eta arte kritikaria izan zen Elena Asins. Artearen munduan iraultza eragin zuen artea teknologiarekin nahasteko erabakia hartu zuenean. Arte Plastikoen Sari Nazionala eta Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zituen eta Euskadi eta Espainiako arte kontzeptualaren ama izan zen. Koldo Mitxelenak bere “Topaketa Berankorrak” lana erakutsi zuen, eta Asins bera izan zen bisitako gidari.